Maiatza ekintzaz beterik
Informazio gehiago jakiteko egin klik argazkien gainean
mar
09
abr
2013
EMAROCK BASAURI
Apirilaren 12tik - Maiatzaren 8ra, Basauriko Marienean (Kareaga Goikoa 54)
Apirilaren 12an 19:00tan Inaugurazioa: Dokumentala, Emanaldi Akustikoak eta Luntxa. Kamisetak ere salgai egongo dira.
Emanaldi akustikoak: HUTSA Bikote akustikoa + Onintze (Seiren taldea) + Irantzu (Honat)
Mundu guztia gonbidatuta dago!!!
Ordutegiak: Astelehenetik ostegunera 9:30 -14:30// 16:00 - 20:30
Ostiraletan 9:30 -14:30
Egunero dokumentala ikusteko aukera egongo da
jue
28
mar
2013
GAZTE DANBADAN
Bihartik aurrera Gazte Danbada hasten da Urduñan, geu larunbatean, martxoak 30a, izango gara dokumentala eskeintzeko, ADI! gunean izango da gaueko 22:00ak aldera. Zergaitik daude horren emakume gutxi musika munduan?
Dokumentalean parte hartu dutenak beraien iritzi eta esperientziekin: Zaloa Urain (Kokein), Eneritz eta Edurtzeta (Ene bada), Ines Osinaga (Gose), Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze (Lain),
Aiora Renteria (Zea mays), Zuriñe Hidalgo (Hesian), Silvia Guilèn (Kerasy), Maite Arroitajauregi (Mursego), Nerea Sanchez (Giza proiektua), Miren Narbaiza (Napoka Iria), Idoia Arraiza eta Jule
Goñi (Gaur Ez), Natalia Garmendia (Humus), Amaia Zubiria, Maixa ta Ixiar, Naroa Gaintza (Amaiur), Onintze Garcia (Seiren).
Dokumentalaren iraupena 40 min
Gazte Danbadari buruz informazio gehiago eta egitarau osoa ikusteko sartu beraien web orrialdean:
www.gaztedanbada.net
mié
27
feb
2013
EMAROCK BERRIOZAR
Martxoaren 1etik - 15era, Berriozarreko Musika Eskolan
Martxoaren 1ean 19:00tan inaugurazioa Musika eskolako Auditoriumean,18:30tan ateak zabalduko dira: Dokumentalaren proiekzioa (Aukera bakarra ikusteko, hurrengo egunetan ezingo da ikusi) eta tarteka emanaldi akustikoak.
mié
23
ene
2013
EMAROCK ABESTIA
Badaukagu gure abestia, abesti alaia eta mezu positiboz beteta.
Baina baita bertsio intimoan entzuteko aukera dago eta nola ez karaokea mundu guztia parte hartzeko.
Besarkada handi bat beraien ametsengaitik lan egiten duten neska musikari guztiei
2012an Iñaki Bengoak Grabatua Arrasateko Shot Estudioetan
Diskoaren diseinua: Olatz Aldasoro - http://www.olatz-artworks.com
IGO ESZENATOKIRA ETA JAN MUNDUA!!!
mié
02
ene
2013
EMAROCK LEHIAKETA
Urtea ondo hasteko gure lehenengo lehiaketa-jolasa martxan jartzen dugu.
Euskal herrian zenbat emakume musikari ezagutzen dituzu, zenbat baterijole eta gitarrajole? Oraintxe daukazu aukera zure ezagutzak ateratzeko eta saritan opari eder bat jasotzeko aukera izango duzu.
Irudian 74 emakume musikarien argazki jarri ditugu, zenbat asmatzeko gai zara? badakizu zein taldetakoak diren?
ZELAN PARTE HARTU:
Argazkietan agertzen direnak asmatu behar dituzu, horretarako bakoitzari hizki eta zenbaki bat dagokio. Email bat bidali beharko diguzue zuen erantzunekin, email bakarrean erantzun guztiak, bertan adierazi beharko diguzue hizkia+zenbakia eta nor den eta zein taldetakoa. Taldea baldin badakizue, baina ez badakizue bere izena, bilatu internetetik gaur egun seguru topatu dezakezuela informazio hori.
Emailean jarri baita ere nortzuk zareten eta nongoak
Gure emaila: emarock@emarock.com
SARIA:
3 sari ditugu gehien asmatzen dutenentzat. EMAROCK-eko kamiseta (neska zein mutilentzat) eta txapa, gure abestiaren singela, eta EMAROCK "Iragana, oraina eta geroa" erakusketan ikusi daiteken argazki bat 30x40 tamaiñan (argazkia aukeratu daitekelarik).
Partehartzaile guztien artean Emarock singelak zozketatuko ditugu.
EPEA:
Urtarrilaren 3tik - urtarrilaren 30era
Gure lehiaketa -jolasean parte hartzeko hemen daukazue irudia tamaiña handiagoan
collage denak-1.jpg
Imagen JPGE [7.2 MB]
Descarga
Urtea bukatzen dago, baina a ze nolako urtea izan den guretzako!
Maiatzean Tolosan proiektuari ofizialki eman genion hasiera, bertan Emarock "Iragana, oraina eta geroa" erakusketa eta dokumentala inauguratu genituen, pentsatsen ez bagenuen be, arazoak arazo, iritsi ginen dena prest edukitzera edo ia dena ;-)
Irailan Gernikan izan ginen, urrian Ordizian Ordiziarock-eko lagunen eskutik eta azaroan Gasteizen Beldur barik ekimenaren barruan.
Planifikatuta ez bagenuen be irailan Pili eta Ando proposamen ederra bota ziguten eta urritik aurrera Irola Irratian Emarock programa egiten dute hamabostero. Taldeak estudiora doaz eta elkarrizketa egiten zaie eta tarteka zuzenean jotzen dituzte beraien abestiak
Bertatik pasa dira honezkero Mor more, Arrutiko intxaurrak eta Hutsa taldea,.... Hurrengo urtea potente hasiko dugularik Penadas Por la Ley Hirukotearekin
Talde berriak ezagutu ditugu eta argazki berriak lortu ditugu erakusketarako.
Bestalde 2011an Garazi Zabaletak (Sugan taldeko Pianokole eta konposatzailea) abesti bat egitea proposatu zigun eta arazoak arazo azkenean baita gure eskutan daukagu.
Durangoko azokatik ikusi genituen lagun eta ezagunen artean aurrerapen moduan banandu genuen ;-) besteak hurrengo urterarte itxaron beharko duzue jejeje
Abestia 3eratara prestatu dugu, Normala, Intimoa eta Karaokea
Urte gogorra, baina oso pozik gaude proiektua errealitate bat delako, ez delako paper batzuetan gelditu, proiektuan sinistu dugu eta ahal izan dugun moduan gure medio eskasekin aurrera ateratzea lortu dugu, une zailenetan be amorerik ez dugulako eman eta aurrera jarraitu dugu eta benetan oso aberasgarria izan dela.
Mila mila esker proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi, musikari eta ez musikariak, zuek gabe hau ez zen posible izango, hoberena opa dizuegu 2013rako eta bidean berriro topatzea espero dugu :-)
2013an berriro topera hasiko gara, laister izango duzue gure berri, bitartean ongi segi eta Urteberri On!!! Eta batez ere gozatu urteko azken eta lehen kontzertuekin
ORDIZIARROCK 2012
Hurrengo astetik aurrera EMAROCK "Iragana, oraina eta geroa" erakusketa Ordiziara eramango dugu. Urriaren 8tik 19ra Ordiziako Barrena kultur etxean ikusteko aukera izango duzue eta urriaren 17an Kultur etxean bertan erakusketarekin batera doan dokumentala proiektatuko da. Erakusketa Ordiziarrock jaialdiaren barruan kokatuta dago, beraz gure aldetik eskerrik asko Ordiziarrock-eko antolatzailei gure proiektua jaialdiaren barruan sartzeagaitik.
EMAROCK "Iragana, oraina eta geroa" erakusketa Gernikan
Irailaren 14tik- 30era Gernikako Elai-Alai aretoan EMAROCK "Iragana, oraina eta geroa" erakusketa ikusgai egongo da. Irailaren 14an arratsaldeko 19:00etan
inaugurazioa.
DOKUMENTALA + LUNTX-a + EMANALDI AKUSTIKOAK:
- ZEA MAYS
- ZALOA URAIN eta JATSU ARGARATE (Kokein taldea)
Euskal herrian emakumez soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzu? Eta zenbat emakume bakarlari edo musika taldeetan? eta euskeraz aritzen direnak? Emakume baterijolerik ezagutzen ahal duzu?
Aurreko erantzunetan flojo bazabiltzate, ordun, duda izpirik gabe gerturatu beharko zarete eta gure proiektua ezagutu.
eta holan ez bada gerturatu eta disfrutatu!
Emakume gehiago nahi ditugu eszenatokietan!!!
Erakusketaren ordutegiak:
Lanegunetan: 18:00 - 21:00
Asteburutan: 12:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00
ESKERRIK ASKO!!!
MILA ESKER PROIEKTU HAU EGI BIHURTZEN LAGUNDU DUZUEN GUZTIOI!
MILA ESKER ZUEN LANAGAITIK!
MILA ESKER ZUEN BABESAGAITIK!
MILA ESKER ZUEN ANIMOENGAITIK!
MILA ESKER PROIEKTUAN SINISTEAGAITIK!
Saioa Cabañas, Vanesa Calderon, Haizea Kareaga, Olatz Aldasoro, Itxaso Albarracin, Naroa Gaintza, Ines Osinaga, Amaia Ruesgas, Garazi Zabaleta, Ane Fernandez, Izaro Apraiz, Naiara Olaya, Uxoa Luzuriaga, Idoia Alonso, Itsaso Gutierrez, Iratxe Retolaza, Odei Esnaola, Andrea Lopetegi, Deustuko Prest aldizkaria, Basati Pizzeria, Mutrikuko Rock Kolektiboa, Mutrikuko Subeltz taberna, Musikazuzenean Webgunea, Koldo Otamendi, Eibarko Karrika taberna, Jokin Aspiazu, Ainara Arama, Eibarko Suberoa taberna, Mikel eta Anneke, Luisillo Kalandraka, Xabi Unanua, Gonekin Ero Bero, Iñaki Bengoa, Javi Rivero, Julen Caminos, Aurora Temprano, Zear Laborategia, Zaloa Urain, Eneritz gorrotxategi, Edurtzeta Ania, Maite Arroitajauregi, Miren Narbaiza, Amaia Zubiria, Zuriñe Hidalgo, Silvia Guillèn, Idoia Arraiza, Jule Goñi, Aiora Renteria, Natalia Garmendia, Leire Berasaluze, Kristina Aranzabe, Onintze Garcia, Nerea Sanchez, Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja, Ruben Bernedo, Imanol Ubeda, Goiatz Minguez, Jon Badi, Maria Rivero, Ane Bastida, Claire Lacarra, Iratxe Esnaola, Argia aldizkaria, Gaztezulo Aldizkaria, Igone eta Inge, Bonberenea Gaztetxea, 11 Telebista, Jatsu Argarate, Las Culebras, Beñat Luzuriaga, Deustuko Gazte lokala, Nieves Rabanera, Kaxerna Gaztetxea, Beñat Antxustegi, Christel, Olatz Garcia, Super Aritz eta Super Eneko, Zuhurtxu, Mikel Benito, Beñat Ado, Lain Taldea, Hesian Taldea, Gaur Ez Taldea, Tolosako Udaletxea, Iparragirre Rock Elkarteko Neskak, Las Sexpeares, Biografia bidali duzuenak ;-) , Zuen musika guztiokin konpartitzen duzuen emakume musikari guztiak!
IGO ESZENATOKIRA ETA JAN MUNDUA!!!
emarock@emarock.com






