Emarock Proiektua

 

 

EMAROCK GAUA SANTURTZI

 

 

Emarock Gauak edozein kontzertu eta jaialdi bezalakoak dira, daukaten berezitasun bakarra eszenatokira igotzen diren gehiengoa emakume musikariak izaten direla.

 

2012ko Irailean Bilboko Irola Irrati librean hamabostero irratsaio bat egiten hasi ginen, emakume musikariak dituzten taldeak eraman eta elkarrizketak egin dizkiegu hobeto ezagutzeko, batzutan baita zuzenean jo izan dute.

 

Aurten Irratsaioarekin aurrera jarraitzen dugu 2. denboraldia egiten eta urtea indartsu hasteko eta talde berriak ezagutzeko eta beraietaz zuzenean disfrutatzeko aukera izan dezazuen, beste Emarock Gaua bat antolatu dugu.

 

Datorren Otsailak 1, Larunbata, Santurtziko La Kelo Gaztetxean itxaroten zaituztegu!!!

 

Entzun orain arte Irolan egindako irratsaioak

Hemen


Kartel berria

 

 

 

 

 

 

OHARRA:

Tamalez DIFERMA Taldea lan kontuengaitik karteletik erori da, beraz, oraingoan ezin izango dugu talde honetaz disfrutatu.

 

Hasieran beste talde bat bilatu behar genuen, baina ikusita Okupazio mugimendua egun berean, Bilbon, atsaldeko 18:00tan manifestazioa deitu duela, beste talde bat ez bilatzea erabaki dugu eta ordua atzeratzea. Beraz, 19:00retan ateak irekiko ditugu eta ez 18:00tan iragarrita zegoen moduan. Bi gauzetarako denbora daukazue, asike, gaztetxeen alde kalera atera eta gero etorri Santurtzira, La Kelo gaztetxera Emarock Gauaz disfrutatzera

 

 

OHARRA 1:

HIBAKUSHA taldea baita ere karteletik erori zaigu, beraien hutsunea kubritzeko taldea bilatzen gaude, lotzen dugunean esango dizuegu zein etorriko den.

 

 

 

 

 

 

 

 


KUÑA

 

 

 

TALDEAK

POTTORS TA KLITO

OCTOPUSSYS


 PENADAS POR LA LEY

 LA BASU - ANEGURIA


HIBAKUSHA

 

 

 

DIFERMA

 PURO LUEGO


 

 

 

BESTELAKOAK

ARGAZKI ERAKUSKETA

Bilboko Jaietan Euskalgunean jarri genuen erakusketa La Kelo Gaztetxean ikusgai izango duzue gau osoan, bertan hainbat emakume musikari protagonista direlarik

ZOZKETAK

Zozketak ere egingo ditugu, sarrerarekin batera zenbaki bat izango duzue eta hori izango da zozketan parte hartzeko zuen zenbakia, beraz dauzkagun sariak irabazteko Emarock Gauera etorri beharko zarete.

Zer zozketatuko dugu:

- Otsailaren 22an ospatuko den KALERAROCK jaialdirako 2 sarrera

- Emarock argazki liburua

- Emarock materiala, kamisetak, cd, txapak,..

 

 

 

PINTXOAK

Arratsaldeko 19:00retan irekiko ditugu ateak eta kontzertuak gaueko 24:00etan bukatuko dira, beraz gose zaudetenontzako pintxoak prestatuko ditugu, merke- merke.

Gaztetxe Beganoa da, beraz ez dira haragirik eta horrelakorik sukaldeatuko


NOLA IRITSI

Kontzertuak Santurtziko La kelo Gaztetxean burutuko dira, Gaztetxeari buruzko informazio gehiago beraien we gunean topatuko duzue: http://lakelogaztetxea.blogspot.com.es/

 

Garraio publikoan etortzeko Metroa erabiltzea gomendatzen dizuegu, Santurtziko geltokian jeitsi, atera Las Viñas-eko irteeratik eta hortik ibiltzen 4 minututan bazaudete

 

Bestalde hobeto kokatzeko edo kotzez bazatozte jarri mapan nondik zatozen eta zelan iritsi jarriko dizu

Calcular ruta hacia el destino
de:
a:

 

 

ZABALDU


Escribir comentario

Comentarios: 0

  • loading

ANTOLATZAILE eta LAGUNTZAILEAK